martes, 4 de abril de 2023

6 - Zenbait aholku sare sozialetan arazoak saihesteko
















Honako hauek edozein gizarte sareetan erabiltzeko aholku orokorrak dira:

Zure profila ongi konfiguratu
Zure lagunak zerrenda ezberdinetan antolatu (zure sareak uzten badu), pribatutasun ezarpenak ondo konfiguratu (profil pribatua, datuak zure lagunek bakarrik ikusteko moduan, etab.), etab.

Zure lagunak ongi aukeratu
Ondo pentsatu zure sarean sartzen eta zure informazioa ikusten, horman idazten, etab. zeini uzten diozun.

Mesfidatu
Online sare sozialetan, Interneteko beste toki askotan bezala, oso erraza da beste pertsona bat zarela itxurak egitea. Hau dela eta, ez sinistu jende guztiak egia esaten duenik.

Pasahitzak ongi aukeratu eta zaindu
Beste gauzen artean, emailarekin erabiltzen duzun pasahitza berbera ez izatea garrantzitsua da. Ezagutzen zaituen jendearentzat ere asmatzeko zaila izango den pasahitza aukeratu. Are hobeago, noizbehinka aldatzen baduzu.

Kontuz phishing-arekin
Ez ezazu inoiz zure pasahitza edozein webgunean sartu, sarekoa behintzat ez bada. Kasurik ez egin email bidez pasahitza eskatzen dizuten mezuei: zure kontua eskuratu nahi dute. Beti ere webgunearen sarrera orri ofizialatik sartu zure kontuan.












Ez ezazu beste pertsonen argazki zein beste informaziorik argitaratu haien baimenik gabe
Adi egon zure lagunei buruz tabloian/horman idazten dituzun gauzekin, edo eta azaltzen diren argazkietan etiketatzen dituzunean! Kontu handiz ibili zure lagunen adin txikiko anai-arreben/semeen argazkiak ez argitaratzen bereziki. Zure anai-arreben/semeen argazkiak argitaratzea ere ez da gomendagarria.

Adi idazten dituzun kritikekin
Zure iritzia edo beste pertsonenganako txantxak argitaratzean, besteen eskubideak urratzen egon zaitezke eta ziberdelitua izan daiteke. Kontuz ibili eta ez ezazu difamazioa, injuria, kalumnia edo eta ohorearen eta pribatutasunaren aurkako delituren batean erori.

Kontuz zutaz argitaratzen duzunarekin
Pentsa ezazu argitaratzen duzuna nork ikusi ahal duen. Zenbait sareek, zuk argitaratzen duzun informazioa bilatzaileetan azaltzea baimentzen dute. Konprometigarria izan daiteken edukia ez ezazu argitaratu. Telefono zenbakia eta helbidea inon ez sartzea da gomendagarriena, ez eta profil pribatuetan ere, lagunen batek horri publikoetan replikatu dezakelako nahi gabe.

Zirikatzen dizutenean …
… erabiltzailea blokeatu … Eta mehatxu egiten edo erasotzen badizute … salatu!

Kontuz zure egoera eguneratzean
Etxean ez zaudela kontatzen baduzu, lapurrentzat arrastoak uzten zaude.

Kontuz gertakariak iragartzean
Adibidez zure etxean egingo duzun festa bat iragartzen baduzu, ustekabeko gonbidatuak aurki ditzakezu.

Adingabekoentzat aholku bereziak

Adingabekoa zarela ez erakutsi
Hobe da zure argazkirik jartzen ez baduzu. Ez ezazu inoiz zure adina jarri, ez eta zein tokietan egoten zaren, zein telefono zenbakia duzun edo eta zurekin kontaktuan jartzeko balio daiteken inolako daturik.

14 urte baino gutxiago badituzu …
ezin dizute informazio pertsonalik eskatu. Sareetako ordezkariak, 14 urte baino gutxiago badituzu, zure adina konprobatzeko eta zure gurasoen baimena eskatzeko beharra dute.

Zure gurasoak sare sozialean laguna izatea erraztu
Zure gurasoentzat errazagoa izango da online aritzen zarenaren jakinaren gainean egoten, inskribatzera gonbidatzen badituzu eta zure lagunen arteko sarean onartzen badituzu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario