QR kodea (ingelesetik: Quick Response Barcode) Denso-Wase
enpresa japoniarrak 1994an sortutako bi dimentsiotako barra-kodea da.
Kode honek datuen matrize baten itxura dauka, koadro formako eredu
batean atzeko planoa kolore zuriz eta gainean kokatutako koadrotxoak
beltzez agertzen direlarik. Kode hauetan edozein informazio gorde
daiteke, baina gehien bat URLak edo testua gordetzeko erabiltzen dira.
Izkinetan hiru lauki handi ditu, irakurgailuek kodearen kokapena
antzematea ahalbidetzeko.
Gaurkoan, gure blogari dagokion URLaren QR kodea sortuko dugu. Bide
batez, "Imagen" izeneko gadget berri batean ipiniko dugu sortutako QR
kodea.
QR kodeak sortu nahi ezkero, helbide honetara jo dezakegu:
http://www.qrcode.es/es/generador-qr-code/
Gure blogari dagokion QR kodea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario