martes, 4 de abril de 2023

6 - Zenbait aholku sare sozialetan arazoak saihesteko
















Honako hauek edozein gizarte sareetan erabiltzeko aholku orokorrak dira:

Zure profila ongi konfiguratu
Zure lagunak zerrenda ezberdinetan antolatu (zure sareak uzten badu), pribatutasun ezarpenak ondo konfiguratu (profil pribatua, datuak zure lagunek bakarrik ikusteko moduan, etab.), etab.

Zure lagunak ongi aukeratu
Ondo pentsatu zure sarean sartzen eta zure informazioa ikusten, horman idazten, etab. zeini uzten diozun.

Mesfidatu
Online sare sozialetan, Interneteko beste toki askotan bezala, oso erraza da beste pertsona bat zarela itxurak egitea. Hau dela eta, ez sinistu jende guztiak egia esaten duenik.

Pasahitzak ongi aukeratu eta zaindu
Beste gauzen artean, emailarekin erabiltzen duzun pasahitza berbera ez izatea garrantzitsua da. Ezagutzen zaituen jendearentzat ere asmatzeko zaila izango den pasahitza aukeratu. Are hobeago, noizbehinka aldatzen baduzu.

Kontuz phishing-arekin
Ez ezazu inoiz zure pasahitza edozein webgunean sartu, sarekoa behintzat ez bada. Kasurik ez egin email bidez pasahitza eskatzen dizuten mezuei: zure kontua eskuratu nahi dute. Beti ere webgunearen sarrera orri ofizialatik sartu zure kontuan.












Ez ezazu beste pertsonen argazki zein beste informaziorik argitaratu haien baimenik gabe
Adi egon zure lagunei buruz tabloian/horman idazten dituzun gauzekin, edo eta azaltzen diren argazkietan etiketatzen dituzunean! Kontu handiz ibili zure lagunen adin txikiko anai-arreben/semeen argazkiak ez argitaratzen bereziki. Zure anai-arreben/semeen argazkiak argitaratzea ere ez da gomendagarria.

Adi idazten dituzun kritikekin
Zure iritzia edo beste pertsonenganako txantxak argitaratzean, besteen eskubideak urratzen egon zaitezke eta ziberdelitua izan daiteke. Kontuz ibili eta ez ezazu difamazioa, injuria, kalumnia edo eta ohorearen eta pribatutasunaren aurkako delituren batean erori.

Kontuz zutaz argitaratzen duzunarekin
Pentsa ezazu argitaratzen duzuna nork ikusi ahal duen. Zenbait sareek, zuk argitaratzen duzun informazioa bilatzaileetan azaltzea baimentzen dute. Konprometigarria izan daiteken edukia ez ezazu argitaratu. Telefono zenbakia eta helbidea inon ez sartzea da gomendagarriena, ez eta profil pribatuetan ere, lagunen batek horri publikoetan replikatu dezakelako nahi gabe.

Zirikatzen dizutenean …
… erabiltzailea blokeatu … Eta mehatxu egiten edo erasotzen badizute … salatu!

Kontuz zure egoera eguneratzean
Etxean ez zaudela kontatzen baduzu, lapurrentzat arrastoak uzten zaude.

Kontuz gertakariak iragartzean
Adibidez zure etxean egingo duzun festa bat iragartzen baduzu, ustekabeko gonbidatuak aurki ditzakezu.

Adingabekoentzat aholku bereziak

Adingabekoa zarela ez erakutsi
Hobe da zure argazkirik jartzen ez baduzu. Ez ezazu inoiz zure adina jarri, ez eta zein tokietan egoten zaren, zein telefono zenbakia duzun edo eta zurekin kontaktuan jartzeko balio daiteken inolako daturik.

14 urte baino gutxiago badituzu …
ezin dizute informazio pertsonalik eskatu. Sareetako ordezkariak, 14 urte baino gutxiago badituzu, zure adina konprobatzeko eta zure gurasoen baimena eskatzeko beharra dute.

Zure gurasoak sare sozialean laguna izatea erraztu
Zure gurasoentzat errazagoa izango da online aritzen zarenaren jakinaren gainean egoten, inskribatzera gonbidatzen badituzu eta zure lagunen arteko sarean onartzen badituzu.



5 - QR kodea

QR kodea (ingelesetik: Quick Response Barcode) Denso-Wase enpresa japoniarrak 1994an sortutako bi dimentsiotako barra-kodea da. Kode honek datuen matrize baten itxura dauka, koadro formako eredu batean atzeko planoa kolore zuriz eta gainean kokatutako koadrotxoak beltzez agertzen direlarik. Kode hauetan edozein informazio gorde daiteke, baina gehien bat URLak edo testua gordetzeko erabiltzen dira. Izkinetan hiru lauki handi ditu, irakurgailuek kodearen kokapena antzematea ahalbidetzeko.



Gaurkoan, gure blogari dagokion URLaren QR kodea sortuko dugu. Bide batez, "Imagen" izeneko gadget berri batean ipiniko dugu sortutako QR kodea.

QR kodeak sortu nahi ezkero, helbide honetara jo dezakegu: 

http://www.qrcode.es/es/generador-qr-code/ 

Gure blogari dagokion QR kodea.




domingo, 26 de marzo de 2023

4 - Gadget gehiago

Gaurko ariketa hontan, gure blogean beste 2 edo 3 gadget gehituko ditugu. Horretarako, topa ditzazkezun gadget guztien artean, benetan baliagarriak iruditzen zaizkizunak aukeratu.

















3 - Blogean hainbat Gadget gehitzen

Gadget bat xede eta funtzio zehatza duen gailu elektronikoa da, orokorrean tamaina txikikoa, praktikoa eta, era berean, berria. Gadgetek ohiko teknologiak baino diseinu berritzaileagoa ohi dute.

Definizioak dioen moduan, hauetako gailu bakoitzak funtzio zehatz bat du, hau da, erabilpen bakarra: bideo bat erakutsi, argazki diaporama, irudiak txertatu, esteka zerrenda, musika erreproduzitzailea, blog zerrenda, bilatzailea, artxibategia...

Bloggerrek gailu txiki hauen zerrenda luze bat eskeintzen digu gure blogean txertatzeko, oso modu errez eta intuitiboan. Gehienak oso praktikoak dira. Gainera, irudimena erabiliz gure bloga oso txukun utz dezakegu.
 
















Gure blogean 3 gadget gehituko ditugu:
  • Informazio pertsonala (Gadget "Perfil")
  • Blogari buruzko estatistikak (Gadget "Estadísticas del blog")
  • Gelako blogen zerrenda (Gadget "Lista de enlaces")

lunes, 20 de marzo de 2023

2 - Blogger tutoretza bideoak

Bloga sortu ondoren, lehen sarrera batean aurkezpen txiki bat idatzi dugu. Bertan, blogaren helburua eta jorratuko diren gaiak aipatu ditugu.

Ondoren, lagungarri izan daitezkeen eskuliburu edo tutoretza bideoak aurkitu eta ipiniko ditugu. Adibide modura, hona hemen baliagarria izan daitekeen materiala:



Bide batez, Youtube-ko bideoak nola txertatzen diren ikasi dugunez, Euskal abesti baten bideoklipa utziko dizuet:

domingo, 5 de marzo de 2023

1 - Aukezpena

Blog honen helburua, 2. DBHko ikasleekin, informatikako klaseetan blog bat sortu eta kudeatzen erakustea da. Bertan, informatikako gelan burutuko diren ariketak, ikasgaiaren materialak eta informatikari buruzko berri interesgarriak agertuko dira.

Blog hau guztion arteko interakzioarekin gure ezagutza maila aberasteko asmoarekin sortu da. Hemen, gauza berriak ikertzen eta frogatzen arituko gara eta lortutako emaitzak guztion artean eztabaidatuz taldearen ezagutza aberastuko dugu.

Esparru honek ikerketarako eta solasaldirako aukerak eskaintzen ditu baina hori gauzatzeko guztion partaidetza aktiboa behar da. Beraz, guztion inplikazioa neurtu eta eztabaidatuko dugu, bakoitzaren partehartzeak aztertuz eta baloratuz.













Azkenik, eta amaitzeko, blogean idazten dugunean saia gaitezen ortografiari dagokion garrantzia ematen. Begira Frantzian zer gertatzen ari den:

Albistea